ISORA hitzak guantxez «sustraiak goitik ikustea» esan nahi du. Taldeari izena ematen dion metafora honek paralelismo bat ezartzen du bilaketa eta esperimentazio sonoro berritzailearen ideiarekin, betiere “sustraiak” bistatik galdu gabe. Ahotsa, oboea, tronpeta, gitarra, sintetizadoreak, sampling-a eta zuzeneko musika elektronikoa dira bidaia sonoro hau eraikitzeko eta ideia musikal berriak pizteko erabiltzen diren tresnak. Gaztelania, Álvaro eta Ainhoaren ama-hizkuntza, transmisio-bide gisa erabiltzen da, eta haien sorterriko oroitzapenak gogora ekartzen dituen narrazio nostalgiko bat sortzen du.

Pop eskola berriko artista garrantzitsuenetako bat bezala aitortua, Carlos Aresek 2024an Peregrino argitaratu zuen, bere lehen diskoa. Lanak harrera bikaina izan zuen Espainiako prentsa espezializatuan, eta urteko lan nabarmenenetakoan bihurtu zen. Disko horrekin batera, artistak zuzeneko bizi, zirraragarri eta indartsua aurkeztu du, non azken hamarkadetako musika herrikoiari buruz duen ezagutza sakonetik sortutako kantuak —bere ikuspegi abangoardista eta minimalistaren bidez iragazita— benetako soinu-jai bilakatzen diren. Maila handiko pop alternatiboa, folk ukitu argiarekin eskaintzen du, eta horri esker Pop Album Onenaren saria jaso zuen azken MIN Sarietan.

2025ean iritsi da La Boca del Lobo, bere bigarren diskoa. Proiektu honek bere azken biran eta bizipen pertsonaletan du jatorria, eta soinuaren aldetik heldutasun handiagoa erakusten du. Lan honekin, Carlos Aresek bere egungo bira esperientzia paregabe bihurtu nahi du, berriro ere bere bandarekin batera. Izan ere, dagoeneko estatuko eszenako talde ikonikoenetako batea bihurtu da.

Silvana Estrada, 2022an Latin GRAMMY® sarietan Artista Berri Onenaren saria irabazi zuen. Hiru aldiz izendatua eta 2024an GRAMMY® sarietarako Best Global Music Performance kategorian hautatua, genero-mugak hausten dituen multiinstrumentista, kantautore eta aktibista da. Bere musikak entzuleak bidaia emozional batean murgiltzen ditu, samurtasun intimoenetik indar hunkigarrienera modu naturalean igaroz, arrasto ahaztezina utziz.

Estrada bere ahots indartsuagatik da ezaguna; ahots horrek Amerikako iparraldeko eta hegoaldeko tradizioak uztartzen ditu, Mexikoko Veracruzko bere jatorriko herentzia “jarocharekin”, Afrikaren eragin nabarmenarekin.

Gaur egun Mexiko Hirian bizi den artistak Donostian aurkeztuko du bere disko berria, aspalditik espero den Vendrán suaves lluvias.

Zahara Donostiara iritsiko da kontzertu hutsetik haratago doan ikuskizun batekin. Proposamena espazio seguru eta komunitario gisa pentsatua dago, non technoak artistaren soinua bereganatzen duen eta Zaharak bere errepertorioa erabat berrirudikatzen duen, dantzalekura eramateko asmoz.

1970eko hamarkadaren amaieran Detroiten sortu zen genero honen espiritu borrokalaria gogora ekarri nahian, “ZAHARA RAVE” proiektu politikoa, aldarrikatzailea eta probokatzailea da; kanpoko indarkerietatik ihes egiteko eta gure barneko mamuak dantzaren bidez kanporatzeko ibilgailua.

Eszenatokian, hamar lagunek osatzen dute zuzeneko elektronika hutsezko ikuskizuna. Eszenografia zaindu batek eta ikus-entzunezko indartsuek lagunduta, hauxe da Ubedako artistak bere ibilbide luzean oholtzara eraman duen esperientziarik basatiena.

Neomak euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua da, tradizioaren eta soinu berritzaileen arteko nahasketatik sortua 2021ean. Bere lehen diskoa argitaratu ondoren, bira zabala egin dute Euskal Herriko hainbat lekuetan, baita atzerrian ere: Japonian, Hego Korean, Boisen eta Georgian. Ordutik hona taldea, musikalki zein formatuan, garapen nabarmena izan du.

Gaur egun, Neomak lau emakumek osatzen dute: Alaitz Escudero, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta. Taldearen jatorrizko esentziari eutsiz, baina soinu berriei ateak itxi gabe, Lazturak Orbain argitaratu berri dute; aldaketak, hausturak eta barne-beldurrak aitortu eta horietatik abiatuta unibertso musikal berri bat sortu nahi duen diskoa alegia.

Azken estudio-diskoa, La Balada de Delirio y Equilibrio, argitaratu ondoren —estatuko disko salduenen hirugarren postuan kokatu zena—, Veintiuno Espainiako panoramako unean uneko talde eztabaidaezinetako bat da jada. Diego Arroyo, Yago Banet, Pepe Narváez eta Rafa Pachónek osatutako taldeak bere azken lana aurkezten ari da MITOLOGÍA TOUR birarekin. 60 emanaldi baino gehiago eskaini ditu bira arrakastatsuarekin, eta jarraipena izango duela dagoeneko iragarri dute.

Dopamina eta La Vida Moderna lanekin platinozko bi disko eskuratu ondoren, azken album honek taldea heldutasun artistikora iritsi dela berresten du, publiko oso definitu batekin. Irremediable, Perder los Modales edo Estarás bezalako singleak jada zaleen artean oso txalotuak dira.

Mitología Tour bigarren urtez luzatuko da, eta ezustekoz beteta iritsiko da.

Supercremalleras 2019an sortu zen Gernika-Lumon (Bizkaia), gitarrezko erreferentziekin eta kanta itsaskorrak, zertxobait “iraultzaileak”, sortzeko helburuarekin. Urte berean aurkeztu zuen bere lehen EPa, Querer Sin Querer (2019), eta lan horri esker taldeak lehen kontzertuak eskaini zituen.

Urte batzuk geroago, bi disko luze argitaratuta —Aviones Con Vértigo (2020) eta Arte Moderno y Amor Eterno (2023)—, 2025ean amaitu berritan plazaratu zuen bere azken lana: Avenida América.

Hirugarren disko honetan, hamar kantu berriretan, distantziaz eta denboraz hitz egiten dute, gitarra-eszenako talde emergente nabarmenenetako bat bezala sendotuz.

Asmo-adierazpen argia da, nortasun propioa duen soinu gordin eta gitarrazkoa, eta mezu zuzen, pertsonal eta konprometitua eskaintzen duena.

Mikel Erentxunek Duncan Dhu taldearen 40. urteurrena ospatzeko mundu mailako bira arrakastatsuarekin jarraitzen du. Rubén Caballero (gitarra), Mikel Azpiroz (teklatuak), Fernando Neira (baxua) eta Igor Telletxea (bateria) musikariez osatutako bere bandarekin batera, Erentxunek Miramar Jauregia errepertorio enblematiko batez beteko du; Duncan Dhuren lehen diskoetatik hasi eta ikonikoenetara doan ibilbide nostalgikoa proposatuz. Besteak beste, honako ereserkiak entzungo dira: Cien gaviotas, Una calle de París, Casablanca, En algún lugar eta Esos ojos negros.

Ezinbesteko hitzordua izango da, bira berezi honen baitan. 2025ean zehar, Erentxunek eta bere bandak 50 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte estatuko jaialdi nagusietan, eta aurten nazioarteko bira gehituko zaio ibilbide arrakastatsu honi.

Disco Bambinos Donostiako DJ bikote bat da. 2010ean ekin zion bere ibilbideari eta Italodiscoko espiritua gaurkotasunera eramateagatik ezaguna da, ikus-entzunezko aurkezpen bizia eta emozional batekin. Haien soinua sintetizadore retroak, piano argitsuak eta erritmo inspiratzaileak konbinatzen ditu, 80ko eta 90eko Europako diskoko energia berriz biziaraziz, ekoizpen eta jarrera garaikideekin.

Haien saioak, beti dotoreak eta energiaz beteta, klasikoak, altxor gutxi ezagunak eta berrerabilpen harrigarriak nahasten dituzte, nostalgia eta gozamena tartekatzen dituen bidaia soniko bat sortuz. Hamarkada bat baino gehiagoko esperientziarekin kabinatan, jaialdietan eta terrazetan, Disco Bambinos-ek saio bakoitza erritmoaren, maitasunaren eta Italodiscoko uda betirakoaren ospakizun bihurtzen dute.

IDOIA, Aramaiokoa (Araba), 2021ean Euskal Herriko musika eszenako ezusteko handienetako bat bihurtu zen. 21 urte besterik ez zituela, bere lehen lana, Ilun eta abar, argitaratu zuen: zazpi abestiz osatutako diskoa, heldutasun harrigarria erakusten zuena, arkitektura garaikidean eraikia baina klasikoen usaina zuena. Aulki jokoa, Munstroa edo Viejo refranero bezalako piezek beldurrik gabe nahasten dituzte sustraia, folk-a, pop-a eta bossa nova. Aurkezpen txartel horrekin, agertoki handiak zeharkatu zituen eta 60 kontzertu baino gehiagoko bira osatu zuen Euskal Herrian, Madrilen, Katalunian eta Aragonen.

Miramarrera bere azken lana ekarriko du, De amar y desandar. Disko bikaina eta pertsonala, bizitzari egindako deia, gutun musikal baten moduan, azken hilabeteetan bizitako esperientziak eta oroitzapenak partekatzen dituena. Denbora honetan, basamortu batean hazten den lore baten antzera, hauskortasunetik abiatuta hazi da, betiere etorkizunari begirada baikorrarekin.

Laburbilduz, gaur egungo euskal artistarik nabarmenenetako batekin hitzordu ezinbestekoa, estatu mailan indar handiz entzuten hasia dena.

Luis Fercán egile-kantu berriaren panoramako izen pertsonal eta sendoenetako bat da. Galiziako bere sorterrian hainbat taldetan aritu ondoren, 2016an hasi zuen bakarkako ibilbidea, zintzotasunean, sakontasun lirikoan eta ahots urratu eta bereizgarrian oinarritutako proiektua eraikiz.

Orain Donostiara iritsiko da bere disko berria aurkeztera, Cerezos en Flor. Lan honek gereziondoen antzinako esanahitik hartzen du izena —indarkeriaren aurrean edertasunaren sinbolo—, eta etapa sortzaile berri bati hasiera ematen dio lan honekin galiziar kantautoreak. Hitzorduak esperientzia intimo eta indartsua agintzen du, non bere abesti berriek lehen aldiz agertokian entzuteko aukera izango dugu. Orain arteko bere lanik pertsonalena ezagutzeko emanaldi paregabea izango da.

Bere ibilbide oparoa eta gure musikaren oinarrietako bat izateagatik ezaguna, Kiko Veneno gure herrialdeko musikalaririk eragin handienetako eta garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du.

G-5 taldearekin egindako ekitaldiz beteriko urtearen ondoren, Venenok Sevillako La Carboneríatik zuzenean grabatutako disko berri bat aurkeztu du. Orain, kontzertu bira bati ekingo dio, non bere hurrengo lanaren parte izango den material berria aurkeztuko duen. Gainera, publikoak bere kantu klasikoak berriro kantatzeko aukera izango du, musika zaleentzat benetako esperientzia bihurtuz.

Euren ibilbidean bost disko eta laster argitaratzear dagoen seigarren bat izanik, eta pop-a guztietan izendatzaile komun gisa, Getxoko SMILE taldea Donostiara iritsiko da bere ohiko mezu baikor eta argitsuekin.

Maitasuna eta itsasoa bizitzaren motor gisa, itxaropenak, denboraren igarotzea eta bete gabeko ametsak… Horiek dira eguzki-sartzearekin bat eginez euren kontzertuetan uztartzen diren gaietako batzuk, publikoa lekurik harrigarrienetan dantzara eramanez.

Zer agertoki hoberik Miramarreko lorategiak eta atzean badia izatea baino, inork begiratzen ez balu bezala dantzatu nahi duen ororentzat eta inoiz huts egiten ez duen zuzeneko indartsuaz gozatzeko.

BEBEk Pafuera telarañas arrakastatsuaren hogei urteak ospatzeko nazioarteko birarekin jarraitzen du. Carlos Jeanek ekoitzitako bere lehen diskoa izan zen hura, eta zalantzarik gabe bere ibilbideko lan ikonikoenetako bat da. Gainera, disko horrek bultzatu zuen Ameriketan eta Europan barrena egin zuen lehen nazioarteko birara.

Gaur egun ere publikoaren artean arrakasta handia duten abestiz osatutako albuma da, hala nola Malo, Ella edo Que nadie me levante la voz… Arrakasta ukaezinaz osatutako errepertorioa izando da, Escenario Palacio-ko publikoa zalantzarik gabe aho zabalik utziko duena.

LaMia Mari Oihana da, Donostian finkatutako DJa eta hiriko underground eszenaren lehen lerroan kokatzea lortu duena. Bere set dinamikoetan bpm-en eta generoen arteko aldaketa-joko etengabea proposatzen du, mugen artean jolasteko duen zaletasuna agerian utziz, mugak eta etiketak gainditzen dituen esperientzia musikal bat sortuz, dantza eta mugimendua lehentasun bihurtuta.

Erritmo bizi eta leherkorrak, jaialdiko hiru jardunaldiei amaiera emango die, “club musikaren” ertzik erakargarrienen barrena egindako ibilbide batekin.

2025EKO EDIZIOA

2024EKO EDIZIOA

Miramar jauregia Kontxako badia ikusgarriaren parean dago, eta Donostiako begiratokirik deigarrienetako bat da. 1887ko jauregi horrek Ondarreta eta Kontxa hondartzak banatzen ditu ederki zaindutako lorategiekin, eta aparteko tokia da donostiar guztien eskura jartzeko 2026eko Miramar Gauak jaialdiko kontzertuak.

Jauregiko lorategi zoragarrietan, bi eszenatoki izango ditugu, emanaldi bikainez gozatzeko:

Jauregiaren aldean instalatuko da, hondartzaren alboan; material jasangarri eta arinekin eraikitako agertokia izango da, eguzkia itsasoan sartzen ari den bitartean musikaz gozatzeko.

Handiagoa izango da, eta Miramar jauregiaren atzealdean instalatuko da; gaua iristean, pop rock artistak hartuko ditu, eszenaratze biziki anbiziotsuarekin.

MIRAMAR GAUAK JAIALDIAREN FILOSOFIA

AFALTZERA ETORRI!

BIZIKLETAZ ETORRI

ADINGABEAK